Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hau Arrasateko Jabetze Eskolan egiten ari garen blog ikastaroaren bloga da. Hemen jarriko ditugu klaseko materialak, eta aprobak egin. Edonor zarela ere, erabili eduki hauek eta utzi zure komentarioak. Ongi etorri!

Kategoria: Blog ikastaroko materiala

Ziberfeminismoaren inguruko materiala ptqk blogan

ireneo 17/10/2007 @ 00:38

Ptqk blogeko Mariak material oso interesgarria sortu eta eskegi du ziberfeminismoaren inguruan. Iaz Donostian izandako Feministaldian eskeini zuen tailerrerako prestatu zuen materiala Mariak. Materiala ikusteko, kurtsorea ipini irudiaren gainean eta klik egin diapositibak ikusteko. Hurrengo saioan komentatuko dugu! ;-)


Zer dira blogak?

ireneo 17/10/2007 @ 00:11

Hau da euskarazko blog sarreran Wikipediak dioena:

Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat bailitzan, albisteak, iritzia, irudiak, poesia... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat.

Blog bat edukitzeko doako zerbitzuak daude, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu eta idazten hasi daiteke.

Piskatxo bat gehiago sakontzeko, esan genezake blog hitza ingeleseko web eta log hitzen arteko nahasketatik datorrela. Log erregistroa esan nahi du, eta hortaz blogak informazio berria etengabe erregistratzen duten web tokiak dira. Blogetan, erregistratu den azken informazioak lehentasuna dauka, eta hori da orohar azalean topatuko duguna: azken eguneratzea.

Blogen beste ezaugarri garrantzitsu bat komentarioak jasotzeko ahalmena da. Sarrera, artikulu edo erregistro bakoitzak komentarioak egiteko aukera ematen du, eta horrela idazle eta irakurleen arteko solasaldia edo eztabaida bideratzen da. Askotan komentarioak egiten dituztenak ere blogariak dira, eta euren blogetarako estekak uzten dituzte, solasaldia beste tokietan jarraitzeko aukera emanaz.

Ikus ditzagun blogen elementu nagusiak:

  • URL: Blog bakoitzak bere URLa dauka azala edo hasiera orriari dagokiona. Blogari batzuk euren dominioak erosten dituzte, adib. www.lapetitclaudine.com, www.girlswholikeporno.com, e.a.; beste batzuk dohaineko plataformatan eskuratzen dituzte blogak (Blogger, Blogia, Nireblog, e. a.); badira ere web toki korporatiboetan azpi-dominioak erabiltzen dituzten blogariak, adib. www.arteleku.net/4.1/blog/laburrak, www.berria.info/blogak/idurre/. Horrez gain, artikulu bakoitzak bere URL propioa dauka, webek beste edozein lekutik loturak egitea errazten duena.
  • Titulua: Blogaren titulua normalean pantailaren goikaldean agertzen da bloga bisitatzerakoan. Titula Google-en bilaketetan ere agertzen da, bilatzailean sartutako hitzak gure blogaren edukiarekin bat egiten dutenean. Titulu hori nabigatzailearen leihoek pantailaren behekaldean sortzen dituzten ikonoetan, eta "Favoritos" en gordetzerakoan agertuko den testu lerroan irakurriko dugu ere. Hurrengo adibidean ikusi dezakegu nola agertzen den titulua blogan eta nola agertzen den Google-eko bilaketan:

Blogen tituluak Googl-en bilaketetan

  • Deskribatzailea edo 'Nor naiz ni': Blog askok testu txiki bat izaten dute azalean blogaria edo proiektua aurkezteko, irakurleari pistak emateko bloga zertaz doan jakiteko. Deskribatzaileak era eta tonu askotakoak izan daitezke.

  • Sarrerak, artikuluak: Bloga osatzen duten piezak dira, edukia antolatzeko erabiltzen den unitatea. Artikulu bakoitzak bere titulua dauka, eta testua, irudiak, bideoak edo audio artxiboetarako loturak izan ditzake. Ohikoa da artikulu bakoitzak beste blog eta web orrietara lotura oparoak izatea (idazketa hipertextuala). Artikuluaren behekalde edo hasieran data eta ordua agertzen da, alegia, artikulua noiz idatzi edo argitaratu den adierazten duena.

Artikuluen elementuak

  • Artxiboak: Blogen (eta webaren) memoria dira, ordurarte sortutako eduki guztia berreskuratzea ahalbidetzen dutelako. Batzuetan artxiboak egutegi baten forma dauka, eta baina antolaketa ohikoena hilabetekoa da. Ezkerreko edo eskubiko zutabean esteka bat dago hilabete bakoitzeko. Esteka horretan zakatuz gero, hilabete eta urte jakin batean idatzitako artikulu guztiak ikusiko ditugu.
artxiboak

  • Gaiak edo kategoriak: Kronologiaren araberako nabegazioaz gain, blogak gaiaren araberako nabegazioa eskaintzen dute. Horrela, blog askok gaiak edo kategoriak bereizten dituzte, aldi berean blogari buruz pistak ematen dizkigutenak. Egunkarien atalen antzeko funtzioa dute (politika, ekonomia, kultura...). Azkenaldia, eta piskanaka, tag edo etiketak kategoriazk ordezkatzen ari dira, antzeko funtzioa betetzen dutelako, baina 2.0 webarekin hobeto egokitzen dena. Aurrerago ikusiko ditugu tag edo etiketak. Artxiboekin gertatzen den bezala, kategoriatan zakatuz gero, kategoria horrekin gordetako artikulu guztiak ikusiko ditugu.
  • Bilatzailea: Aurreko bi nabegazio moduak osatzeko, blog batzuk bilatzailea eskaintzen dute. Bilatzaileak oso erabilgarriak dira batez ere eduki asko duten blogetan.
  • Blogrolla: Beste blog eta web orrietara blogariak egiten dituen esteka finkoak dira, beti azalean (edo "loturak" izeneko atalean) agertzen direnak. Normalean blogariak gustoko dituen web tokiak agertzen dira, edo bere lagunenak. Esteka hauen bitartez, "blogosfera" edo blog komunitatea sortzen da, blogen arteko lotura iraunkorrak mantenduz, eta bisitariei blog batetik bestera salto egiteko aukera emanaz.

Blog ikastaroaren helburuak

ireneo 16/10/2007 @ 20:22

@ Teknologia berrien inguruan dirauten aurreiritziak gainditu eta teknologiari “beldurra galdu”

Gure gizartean bada halako "teknofobia bat". Komunikabide tradizionaletan, interneti buruz informazioa ematen dutenean ia beti albiste negatiboak dira: pedofilia, delituak, adikzioa... Ez dituzte sarearen potentzialak eta gauza onak azpimarratzen. Gure helburua ez da ere "teknofila" hutsak izatea, baizim eta Maria ptqk-ak esaten duen moduan, "teknokritikoak" izatea.

@ Norberaren web-tokiak egiten ikasi, eta norbere edukiak argitaratu

Blogen, wikien eta beste sare sozialen bidez (flickr, fotolog, e. a.), bakoitzak bere neurriko plataformak bilatu eta norbere web tokiak ustiatzen ikasiko dugu.

@ Sare digitalak emakumeei eskaintzen dizkieten jabetze-aukerak antzeman

Zergatik esaten dugu sarea ingurune aproposa dela emakumeen jabetzarako? Alde batetik, gero eta gehiago, sarea botere eremua delako, eta hortaz han egon behar dugulako, hizkuntzak eta teknikak menderatu eta emakumeen irudikapen orekatuagoa lortzeko, botere gehiegikeri horiek salatzeko eta sarea demokratizatzeko. Bestetik, sareak isolatasun itxura hori ematen duen arren, tresna paregabea delako ekintza kolektiborako, eta elkarkidetza sareak osatzeko, indarrak batzeko. Internet tresna indibidual edo kolektiboa izatea guk egiten dugun erabileraren menpe dago, baina jakin behar dugu erabilera sozial hori erabat posible dela.

@ Teknologia berrietan emakumeok dugun eginkizunaren gainean hausnarketa egin

Tresnak piskatxo bat maneiatzen ikasi orduko, emakumeen eta teknologiaren arteko harremanaren gainean hausnarketa egiten hasiko gara, ikusteko zein den egungo egoera eta zeintzuk diren erronkak orainari eta etorkizunari begira.

@ Sare digitalak sortu

Geure arteko sarea osatzen hasi, eta jada martxan dauden beste blog eta web orriekin sareak zabaldu.