@ Teknologia berrien inguruan dirauten aurreiritziak gainditu eta teknologiari “beldurra galdu”
Gure gizartean bada halako "teknofobia bat". Komunikabide tradizionaletan, interneti buruz informazioa ematen dutenean ia beti albiste negatiboak dira: pedofilia, delituak, adikzioa... Ez dituzte sarearen potentzialak eta gauza onak azpimarratzen. Gure helburua ez da ere "teknofila" hutsak izatea, baizim eta Maria ptqk-ak esaten duen moduan, "teknokritikoak" izatea.
@ Norberaren web-tokiak egiten ikasi, eta norbere edukiak argitaratu
Blogen, wikien eta beste sare sozialen bidez (flickr, fotolog, e. a.), bakoitzak bere neurriko plataformak bilatu eta norbere web tokiak ustiatzen ikasiko dugu.
@ Sare digitalak emakumeei eskaintzen dizkieten jabetze-aukerak antzeman
Zergatik esaten dugu sarea ingurune aproposa dela emakumeen jabetzarako? Alde batetik, gero eta gehiago, sarea botere eremua delako, eta hortaz han egon behar dugulako, hizkuntzak eta teknikak menderatu eta emakumeen irudikapen orekatuagoa lortzeko, botere gehiegikeri horiek salatzeko eta sarea demokratizatzeko. Bestetik, sareak isolatasun itxura hori ematen duen arren, tresna paregabea delako ekintza kolektiborako, eta elkarkidetza sareak osatzeko, indarrak batzeko. Internet tresna indibidual edo kolektiboa izatea guk egiten dugun erabileraren menpe dago, baina jakin behar dugu erabilera sozial hori erabat posible dela.
@ Teknologia berrietan emakumeok dugun eginkizunaren gainean hausnarketa egin
Tresnak piskatxo bat maneiatzen ikasi orduko, emakumeen eta teknologiaren arteko harremanaren gainean hausnarketa egiten hasiko gara, ikusteko zein den egungo egoera eta zeintzuk diren erronkak orainari eta etorkizunari begira.
@ Sare digitalak sortu
Geure arteko sarea osatzen hasi, eta jada martxan dauden beste blog eta web orriekin sareak zabaldu.

Zabaldu
del.icio.us
Erantzun bat idatzi